XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NORBERAREN JABEGOA

Nor bere buruaren jabe izatea da hezketaren azken helburua.

Horretara iristeko bide pila bat dago, baina denak ezin aipatu ere.

Bat hartzekotan hauxe, geure egia garbi azaldu.

Gure seme-alabak hartzaile garbi garbiak dira, beraiengan ez dago ezer okerrik.

Horregatik, gure portaera guztia beraiengan txertatua gelditzen da, ona ala txarra.

Notizia edo berri txarretatik aske eduki behar ditugula pentsatzen dugu eta hori ondo dago; baina gure eguneroko bizitzarekin askoz ere gehiago eragiten diegu beren izaeran.

Orduan, kontua zera da, gazteek jakin dezatela beti gure egoeraren berri.

Errealitatea guztiz ongi hartzen digute; ez ordea, iluntasuna eta nahasketa.

Gure haserreak, tristurak, pozaldiak... zergatik diren jakiten dutenean, eurek ere indartsu bihurtzen dira eta gauza dira arazoei aurre egiteko eta euren indarretan konfidantza handia hartzeko, hots, euren buruen jabe izateko.